XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
XXII / Piszinan hau eta ura Aupa kanpora! - esan zion Artzaiak eskua luzatzen ziola -: nola okurritzen zaik, tenore honetan bainatu!Artzaiaren laguntzaz erantzi zen Niko, arropak sagarrondo baten abarretan lehortzen uzteko.
- Ezpartina politak e! - esan zion Artzaiak.
- Bai - gogoratu zen Niko -: itzuliko dizkizut... - Itzultzen badizkidak ematen diat muturrekoa...! - eta ematekoa egin zion Artzaiak.
- Orduan, ez dizkizut itzuliko - eta Niko Artzaiaren ospaldiaz oroitu zen eta: - zer, ez zintuzten atxilotu e? - Haiek ez! Herioa gertu pasa zaidak ordea: (...).